XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ori ikusirik, burua makurtu egin bear izan neban, datorrena datorrela esanda.

Milla bederatzireun eta ogeitamazortzigarren urte aretan guda odeiak illuntzen eben Europa.

Hitler'ek, berak nai eban guztia emon ezik laster gudea sortuko ebana, garbi ikusten zan.

Ta ezin emon eitekion nai eban guztia, mundu guztia emon ezik a asetzekorik ez egoan-da.

Uda aretan Ameriketara joateko burutasuna ipiñi eusten.

Ara zelan izan zan: Gu ez giñan sekula ardandegi ta kafetan sartzen; baiña gure lagun Ixidor'en anaia nagusia Manuel, errefugiatuak batzen ziran kafe-etxe batera joaten zan eta guzur eta egi, ainbeste kontu jakiten eban.

Ta, aretxek esanda, Venezuela'n arrain lantegi bat ipinteko zirela jakin eban Ixidor'ek; eta bear bada gutzat lana izango zala bertan eta araxe joateko bideak egiten asi bear giñala ta, berotu ninduan.

Ixidor'ek, edo obeto esanda, bere sendiak, arrain lantegia eukan Ondarru'n eta berak antxe lan egiten eban.

Nire zeregiña be orixe zan (eta gero be orixe izan da) arrain lantegiko langillea nintzan.

Len esan dodan lez, Europa'n ez zan gauza onik itxaroten eta gertu jarri nintzan Atlantico itxaso andiko urak igaroteko.

Venezuela'k Prantzia'n eukan enbajadore jaunak, antxe Donibane Loitzun'en udea igaroten eban eta araxe joango giñala esan eustan lagunak.

Aranguren zan enbajadorearen abizena eta gero berak esan euskunez, irureun urte lenago joan ei ziran Ameriketara bere asabak.

Egia esan, nik neuk gogo gitxi neukan era aretan iñora joateko.

Guk Ondarru'n lan egiten genduan arrain lantegiak guztiz atzeratuak ziran iñora ezer irakastera joateko; gaiñera, guk ezagutzen ez genduzan arraiñakaz lan egin bearra izan eitekean an.

Baiña nire lagunak ez euken olako kezkarik; len be arrai txikiak eskabetxe eran jarten ni baiño oituago egoan.

Ta aren gerizara, ez neukan bildurrik.

Olan bada, Aranguren'ek Santa Barbara auzoan eukan txaletera joan giñan goiz baten Ixidor eta biok, bere anaia Manuel gidari lez genduala.

Etxe barruan sartu ginduzan eta patxadan jarri ta nai beste berba egin genduan.

Nik neuk ez asko.

Ez ekiala berak arrain konturik esan euskun eta arraiña kontserban gertutea zelan zan idatziz agertzeko, gero berak Venezuela'ra bialtzeko, gure zerbait ikusi edo aztertu eien bere aberrian.

Ixidor agertu zan tekniko lez eta ni, esku langille lez; beraz, Ixidor'eri egokion idatz-lan a egitea.

Ta egin eta eroan eban.

Gurari bizia eukan Ixidor'ek Venezuela'ra joateko; ames andiak egiten zituan.

Etorkizuna antxe moldatu eikeala ikusten eban.

Egunak aurrera joiazan eta an gengozan ea zer erantzun elduten jakun.

Ta egun baten apal ostean jan ontziak garbitzen niarduala, ate otsa izan zan osaba Donato'nean.

Zein ete zan atea iregi geuntsan eta enbajadorearen txoperra zan nire itaunka.

Eskaratzean sartu genduan, eta enbajadorea zain neukala kanpoan, esan eustan.

Zeatzago esateko, El señor ministro le espera.

Biotza taupadaka asi jatan eta eskuak legortu, aurreko amantala kendu ta urten neban.

Beribil barruan egoan bera, Agorette kaleko Gouchour Baita (Guzur Baita) etxetxoaren aurrean.

Agurtu ta gero, nitzat baietza etorri zala Venezuela'tik, esan eustan eta urrengo egunean bere etxera joan neinteala, gauzak obeto jakitera.

Orduan, Ixidor'entzat zer barri egoan itandu neutsan.

Onentzat ezetza etorri zala erantzun eustan, teknikotzat, gu baiño len aurkeztu zan Ituarte abizeneko getariar bat aukeratu ebela ta.

Lur jota laga ninduan albista arek! Agur nire Venezuela'ra joatea!, neure bostean esan neban.

Jakiña, enbajadoreari ezer ez neutsan esan.

Joan zanean, bereala Ixidor'engana joan nintzan.

Ordurako oean sartuta egoan.

Zer jazoten zan esan neutsanean, Galdu nazu!, esan eustan.

Nik zu galdu? Nigaitik aske daukazu bidea, joan nai badozu erantzun neutsan.

Andik neure etxeratu ta eskutitza idatzi neutsan enbajadoreari.

Egia zala arrain lantegiko langillea nintzana, bizi guztian orixe izan zala nire zeregiña-ta.

Baiña Ixidor barik ez niñoiala, bada an zer erakutsi gitxi neukala.

Ta parkatzeko nigaitik egin bear izan zituan lan eta aruntz-onuntzak.

Gau aretan, bear bada, lo askorik ez neban egingo, baiña Ixidor'ek gitxiago.

Au, biaramon goizean Aranguren jaunagana joan zan.

Ta ain zuzen, bera antxe egoala artu ei eban enbajadoreak nik egin neutsan eskutitza.

Nire errian ea zer irabazten neban itandu ei eutsan enbajadoreak Ixidor'eri.

Zortzi laurleko inguru, eguneko.

Eguneko zortzi laurlekogaitik lagaten dau Venezuela'ko etorkizuna? Gizarajoa!

Nitzat ekarri eban itunbena auxe zan: Aruntzkoa ordaindu ta urtebetean eguneko iru bolibar.

Gero jakin nebanez, ez zan irabazi andia, baiña beintzat, Europa'ko ekatxari iges egiteko erreztasuna zan.

Baiña zarbait nintzala-ta, ara joan eta lotsagarri geratzea baiño edozer be naiago neban eta ez nintzan joan.

KAMINAZPI.